Estorilen dagoz eunotan Bilbotik eta Bizkaitik Gazteriaren Munduko 38. Jardunaldira joandako gazteak. Atzo hasi zan modu ofizialean jarduanldia, baina aurreko egunetan be ibili izan dira ekimenetan parte hartzen, besteak beste Eleizbarrutien egunetan. Atzo izan zan ekitaldiari hasiera emon eutsan mezea, eta gaur katekesiak. Bihar helduko da Portugalera Frantzisko Aita Santua, eta hasteko Cascaisera egingo dau osterea.
Guk gazte pare bategaz egin dogu berba. Elorriokoak dira biak, Miguel Crespo eta Maria Orbegozo, baina bakotxak bere aldetik egin dau bidea. Miguel Burgosen dago ikasketak egiten, abade bategaz bizi da eta berak animau dau parte hartzera. Orain artekoagaz gustura dago. Maria beste JMJ batzuetan be parte hartutakoa da, eta Lisboan be oso giro ona dagoela dino.