Gizakia Fundazinoak Osasun Ministerioaren errekonozimendua jaso dau

Erabiltzaile gazteen bataz besteko adina 16 urtekoa da

Gizakia Fundazinora doazen gazteen %80k drogatik urteten dau

Osasun Ministerioak Gizakia Fundazinoari egindako errekonozimendu ekitaldia Madrilen / Bizkaia Irratia

Osasun Ministerioak Madrilen dauan egoitzan jaso dau Gizakia Fundazinoak Merituaren Urrezko Domina Drogen inguruko Egitasmo Nazionalak emonda, hain zuzen be, “gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak saihesteko bideak jarteagaitik eta mendekotasunen aurrean osoko esku-hartzea bultzatzeagaitik”.

Estibaliz Barron Pardo Gizakia Fundazinoko zuzendariak jaso eban domina eta gaur Lau Haizetara saioan izan dogu. Bere esanetan, erakundearen helburua “inor atzean ez iztea” da, eta “pertsona bakotxak ezinbesteko dauan arreta jasotea”. Gizakia-ra aurreratzen diran gazteek batez beste 16 urte daukiez  eta honeetatik %66 mutilezkoak dira nahiz eta zoritxarrez nesken kopurua gorantza doan. Erabiltzaileen %80k drogak alde batera itxi eta bizi modu barri bat hastea lortzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular