Egoitz Zabala Aita Menni ospitaleko Pastoral eta Proiektu Solidarioen arduraduna da

Zezeilaren 11 Gaixoen Munduko eguna da

“Gizarteak ezin dauz gaixoak eta baztertuak ahaztu, erdian egon behar dira”

Lourdesko Amabirjinaren eguna dala-eta, zezeilaren 11n, Gaixoen eguna ospatzen da mundu osoan. “Jagon eizu – Hurrekotasuna, errukitasuna, samurtasuna” da egun horretarako aukeratutako goiburua.

Egun horren harira, Tabirako Pastoraltza Unidadeak berbaldia antolatu dau zapatu goizerako. Egoitz Zabala Aita Menni ospitaleko Pastoral eta Proiektu Solidarioen arduradunak eskainiko dau berbaldia. Zabalak azaldu deuskunez, beharrezkoa da gaixoak Eleizearen erdian jartzea. “Pandemia garai batetik gatoz eta ospitaleetan, egoitzatan momentu oso gogorrak bizi izan doguz, eta horreek ez ahaztu eta bidean geratu diranak gogoratu behar doguz” azpimarratu dau Egoitz Zabalak. “Gizarteak ikusi behar dau gaixotasuna bizitzan gertatzen dan gauza normala dala, baina gaixorik eta bakarrik ez egotea danon ardurea dala” gaineratu dau Aita Menni ospitaleko Pastoral arduradunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00