50 mila lagunek daukie Euskadin eta honeetatik %40ak ez daki

Jose Ignacio Rekalde medikuaren aholkua, begien azterketea egitea 45 urtetik aurrera

Glaukoma, gaixotasun isila

Glaukomaren nazinoarteko eguna da martiaren 12.na. Jose Ignacio Rekalde medikuak azaldu deuskunez, begietako gaixotasuna da. Presinoak eragiten dauala esan behar. Odola ez da mogitzen nerbio optikoan eta horrek eragin leike. Pazienteak ez dau igartzen ganera, horregatik deitzen da gaixotasun ixila. Euskal Autonomia Erkidegoan ia 50 mila lagunek daukie glaukoma. Esan behar hori bai, %40ak gitxi gora behera, ez dakiala glaukomarik daukanik. Alboko ikusmena galtzen da eta era horretara ohartu gaitekez.

Prebentzinoa

Jose Ignacio Rekalde medikuak esan deuskunez, 45 urtetik aurrera, begien ganeko azterketak egiten hastea komeni dala, batez be, aurretik gurasoek edo familiako inork izan badau. Diagnostikoa egiteko orduan aurrerapen handiak lortu dira azkenaldian. Glaukomak itsutasuna eragin leike. Esan behar, mundu mailan itsutasuna eragiten dauan bigarren arrazoi nagusia dala. Tratamenduari jagokonez, tantak dagoz batetik eta bestetik ebakuntzea. Azken honegaz begietako presinoa kontrolatzea lortu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular