Kafetxu Bana tartearen 14 garren atalean euskal abeslaria daukagu; Gontzal Mendibil. Bizkaitar abeslaria, zeanurikoa hain zuzen, 5 urte eukazala egin eban debuta musika munduan, herriko koroan mutiko gazteena izanda. 1973. urtean Abra kantaldian lehen saria irabazi eban, eta hantxe hasi zan benetan Mendibilen musika ibilbidea. Diktadura garaian hasi zan kontzertuak emoten, euskerazko letrak idazten eta bere ibilbide profesionalari forma emoten. Honetaz eta beste hainbat kontuetaz berbetan egon gara Aupa Bizkaia saioan.