105 argazki aurkeztu ziran iaz

Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna izeneko lehiaketea abian bigarrenez

Gorbeialdeko argazki onenaren bila

Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna lehiaketea / Bizkaia Irratia

Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna izeneko lehiaketaren bigarren edizinoa aurkeztu dabe. Gorbeialde Landa Garapen Alkartea eta Gorbeialdeko Kuadrillak dira antolatzaileak. Gorbeia inguruko argazkiak atara eta Instagramera igoteko gonbidapena egiten deutse herritarrei eta bisitariei. Iaz, lehenengoz egin zan lehiaketea eta Sonia Barrondo Gorbeialdeko turismo teknikariak esan deuskunez, erantzun oso ona izan eban. 105 lan aurkeztu ziran.

Irailera bitarteko epea

Parte hartu nahi dabenek, argazkiak atara eta Instagramera igotea besterik ez daukie. Lehiaketa honen hashtag-agaz batera igo beharko dira argazkiak. Irudiaren deskribapena egin beharko dabe. Testu honen formatoa eta luzapena libreak dira, emotikonoak be sartu daitekez. Argazkia Gorbeia inguruan egindakoa izatea da lehiaketa honen baldintza bakarra. Irailera bitartean aurkeztu daitekez argazkiak. Irailaren 16an jakingo da zein dan argazki irabazlea. Sari bi emongo dira, 200 eurokoa lehenengoa eta 100 eurokoa bigarrena. Argazki irabazleak “Mi rincon favorito” proiektuaren estaduko sarietan hartuko dau parte. Kasu honetan, irailaren 27an jakingo da zein dan irabazlea, hau da, Turismoaren Munduko Egunean.

Iazko irabazlea

Aintzine Larreina Fernandez de Lecetak irabazi eban Gorbeniako Nire Txoko Kuttuna lehiaketaren lehen edizinoa. Berak ataratako irudia erabili dabe aurtengo edizinoaren kartela egiteko. Gorbeiako Gurutzea irudiaren protagonista.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular