Esnearen prezioaren igoerak, gainontzeko esnekietan zuzeneko eragina izan dau

Esnearen prezioa %33 garestitu da azken urtean

Gorka Berrio: “Prezioek gora egin arren kontsumitzaile gehienek esnearen kontsumoari eusten deutse”

Esnea / BIZKAIA IRRATIA

Azken kontsumo eta prezioen datuen arabera, esnea oinarrizko elikagaietan gehien garestitu danetako bat da.  Ekoizleek, 2016tik daroe kostuak larri larri ordaintzen. Halan da be, azken urtean igoera horren atzean Ukrainako gerrea, energiaren garestitzea edo pentsuen eta artoen garestitzea be badagoz, besteak beste.  Eguraldiak be bere eragina izan dau. Holan kontatu deusku Gorka Berriok Behi-Alde esne kooperatibako bazkideak Goizeko Izarretan saioan.  Behi Alde Oletan kokatzen da, eta Euskal Herriko behi ustiapen handiena da. Guztira, 1000 ganadu buru daukaz eta urtean 5 milioi esne litro baino gehiago ekoizten dau. 

Horren guztiaren ondorioz, esnearen jatorriaren batez besteko prezioa 0,597 eurokoa da, baina aldeak dagoz zonaldeka: kotizazinoak bajuenak dira Galizian (0,586 euro), eta 0,60 eurotik gorakoak Espainiako gainerako erkidegoetan. Esnearen prezioaren igoereak, gainontzeko esnekietan (jogurt edota gaztetan), zuzeneko eragina be izan dau. Egoera honen aurrean, kontsumitzaileek ez dabe kontsumoa larregi murriztu, baina markarik merkeenak erostea erabagi dabe. Halan da be, abeltzain batzuek ezin deutsie prezioen igoera horri aurre egin, eta behiak okelarako saldu dabez.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude