Bizkaia Zubiak normaltasunez ekin deutso berriz be zerbitzuari aste hasieran matxuratutako pieza ordezkatu ostean. Portugalete eta Areeta lotzen dauzan Bizkaia Zubiak astelehenean matxurea izan eban. Goizaldetik zerbitzu barik egon zan eta arratsaldeko 19:00etan berreskuratu eban normaltasuna. 12 orduz zerbitzurik emon barik egon zan.
Ohar baten, zubiko arduradunek Electricidad Urki, elektrizitate industrialean eta transformadoreetan adituak diranei eskerrak emon deutsiez. Eibarko enpresea da eta Goizeko Izarretan irratsaioan alkarrizketatu doguz. Zubiak behar eban transformadorearen pieza zazpi ordu baino gitxiagoan egitea lortu dabe eta ohiko fabrikazio-denborea lau egunekoa izaten ei da. “Apur bat urduri egon ginan, azkenean guk konpondu genduan piezan jarri zalako fokoa eta zorionez piezea konpontzea lortu genduan” esan deusku Electricidad Urki enpresako Gorka Etxanizek.