"Irati pelikularen errodajean euskeraren polizia lanak egin dodaz" azaldu deusku Gorka Lazkanok

"Aktoreek ekarpen handia egin dabe pelikulako hizkuntzaren erabileran" esan dau Irati filmeko euskera ardurardunak

Gorka Lazkano: “Irati pelikulako euskerea egokitzeko atzera bidaia egin dot”

Edurne Azkarate aktorea / Irati pelikulea

Paul Urkijok zuzendu dauen Irati pelikulea asteon helduko da zine-areto komertzialetara. VIII. mendeko euskeraren zertzeladak topauko doguz protagonisten alkarrizketetan. Gidoiaren hizkuntza moldaketa egiten Irati pelikulako euskera arduraduna Gorka Lazkano aritu da. Goizeko Izarretan saioan Lazkanok esan deuskunez artxiboetan ikertu ostean, ulergarritasunaren mesedetan, pelikularako mintzaira egokitu dau.

“Berben adiera zaharrak bilatzen ibili naz eta antxinako forma zaharrak aukeratu doguz baina beti be publikoak ulertzeko moduan egokituta” azaldu deusku Lazkanok. Irati pelikulako aktore nagusiek Edurne Azkaratek, Eneko Sagardoyk edo Itziar Ituñok lan horretan erantzikun handia hartu eta ekarpenak egin dabezala kontau deusku  Gorka Lazkanok. Filmean herri lauaren eta nobleziaren arteko berbakeran aldea igerriko da eta horri buruzko hainbat adibide azaldu deuskuz  Lazkanaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular