"Euskerazko eskaintzea inoizko handiena da EHUn" esan dau Bizkaiko kanpuseko buruak

EHUn Basurtuko Medikuntza fakultadea eregiten eta Portugaleteko Nautika Eskolea barriztatzen dabilz

Gorka Moreno: “EHUn, datorren ikasturtean, Logopedia gradua eskainiko dogu”

Gorka Moreno (EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordea) / Bizkaia Irratia

Datorren ikasturtean Euskal Herriko Unibertsidadeak Logopedia gradua eskainiko dau. Hori izango da 2024-2025 ikasturteko nobedadeetako bat, baina badira beste batzuk be. Gorka Moreno EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordea izan dogu gaur Goizeko Izarretan saioan.

Osasun arloko graduetan eskaera oso handia da gaur egun. Medikuntzan eta Erizaintzan besteak beste. Medikuntzako plazak gehitzea gureko leukiela esan deusku Morenok, baina dino hori ez dagoala unibertsidadearen esku bakarrik, ez dala kontu erraza. “Euskerazko eskaintza inoizko handiena da Euskal Herriko Unibertsidadean” azaldu deusku Morenok. Oinarrizko irakasgaiak euskeraz eskaintzen dira, eta gerta daiteke gradu batzutan aukerazko ikasgai guztiak euskeraz ez izatea.

Irakasleak

Ordezkapenak egiten dabezan irakasleek, jasoten daben soldata txikiagaitik eta Espainiako legeak mugatzen deutsenagaitik grebara jo eben udagoeinean. Bildarratz sailburuak Bizkaia Irratian esan eban Espainiako Gobernuagaz irakasle honeei eragiten deutsen errealidade juridikoa aldatzeko Madrilegaz berbetan dabilela. “Zentzu honetan aldaketarik ez dago. EHUn beste bide bat hartu dogu, libre geratzen diran plazak jardunaldi osoagaz betetan ahalegintzen gabilz” azaldu deusku Gorka Morenok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00