Garazi Lopez de Armentiagaz batera eskaintzen dau lana Guerrerok

Eva Guerreroren "Tierra de Nadie" estreinauko da Arriaga antzokian

Gorputz biren artean zer?

"Tierra de Nadie" ikuskizuna / Arriaga Antzokia

Tierra de nadie ikuskizuna estreinauko da gaur Bilboko Arriaga Antzokian. Eva Guerrero koreografa bilbotarrak zuzentzen dauan lan barria dogu Tierra de Nadie. Zuzentzeaz gain, dantzarietariko bat be bada, Garazi Lopez de Armentiagaz batera. Taula ganean, emakume bi gehiago be arituko dira, Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla, ahotsa eta musikea eskaintzen kasu honetan.

Gorputza ardatz

Gorputzaren kontzeptua lantzen dauan ikuskizuna da Tierra de Nadie. Urteak daroez Eva Guerrerok eta Garazi Lopez de Armentiak arlo hau ikertzen. Aurretik Gorpuztu lana be eskeini eben alkarregaz. Gorputz biren arteko harremana lantzen dabe. Inoren lurralde bat, inolako herrialderena edo pertsonarena ez dana aztertzen dabe ikuskizunean. Ideia horretatik abiatzen da Tierra de Nadie. Gorputz biren arteko espazioa modukoa litzateke hain zuzen. Dantzari biekaz batera, Yolanda Bustillo eta Carla Sevirra arituko dira lan honetan. Lopez de Armentiaren esanetan, musikea ezinbestekoa da ikuskizunean.

Tierra de Nadie Bilboko Arriaga antzokian estreinauko da gaur iluntzeko 19:30ean. Ondoren, Euskal Herrian zehar eta atzerrian eskaintzeko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular