Gerediaga alkarteak zuzendaritzea aldatu dau 60 urte beteten dituan urte honetan

Gotzon Gómezek hartu barri dau Gerediagaren lehendakaritzea

Gotzon Gómez: “Ibilbideari jarraitzea eta gauza barriei adi egotea izango dira nire egitekoetarikoak”

Gotzon Gómez / Bizkaia Irratia

Gerediaga alkarteak zuzendaritzea aldatu dau alkarteak 60 urte beteko dituan urte bonetan. Gotzon Gómez da lehendakaria orain, auretik 8 urtez zuzendaritza batzordean egon eta gero. Lehendakariorda Asun Elorriaga da, idazkaria Aingeru Mimentza eta diruzaina Gemma Telletxe.

Gotzon Gómezek esan deusku gogotsu eta ilusinoz hartu dauela kargua, nahiz eta bertigo puntua euki. Nerea Mujikari, aurreko lehendakariari, egindako lana autortu eta eskertu deutso. Bere helburua orain arteko ibilbideari jarraipena emotea da, gauza barrien gainean adi egonda, baina historia ahaztu barik. Iragana, oraina eta geroa buztatzen ahaleginduko da.

Gerediaga alkarteak 60 urte beteten ditu aurton eta bagilaren 14an ospatuko dabe. Ordubete inguruko emonaldia prestau dabe Gerediaga alkartearen historiaren errepasorako. Urte honeetako protagonista batzuen testigantzak batzen dituan ikuskizuna, bertsolariak, dantzariak eta jan edana egongo dira. Gerediagako Foru zelaian egingo da ospakizuna, eta bertan aparketako lekuri askorik ez dagoenez, autobus zerbitzua egongo da Matienatik.

Alkarteak 60 urte beteten ditu aurton eta Durangoko azokak be bai, beraz hori nabarituko da abenduko azoka horretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00