Asun Elorriaga izendatu dabe presidenteorde

Batzar Nagusian eta ahobatez hartu dau erabagia Gerediagak

Gotzon Gomez izendatu dabe Gerediagako lehendakari

Asun Elorriaga, Nerea Mujika eta Gotzon Gomez / Bizkaia Irratia

Gerediagak zuzendaritza barria aukeratu dau astegoienean. Atzo egin eban Gerediagak urteko batzar nagusia. Gotzon Gomez izendatu dabe lehendakari barria. Nerea Mujikaren ordezkoa izango da Gomez. Mujikak hamarkada bi baino gehiago egin dauz Gerediagan. Bere ibilbidea laburbiltzen dauan bideoa eskeini zan atzoko saioan. Pozik eta hunkituta azaldu zan, eskerrak emonaz bide batez ondoan izandako guztiei. Beñat Gaztelurrutiak, Gerediagako kideak, Bizkaia Irratian egindako adierazpenetan, Mujikaren ekarpena azpimarratu dau gaur. Esan dogunez, Gotzon Gomez izango da aurrerantzean Gerediagako lehendakari. Honek be pozik hartu dau kargua. Gaztelurrutiak azpimarratu dau, oso ondo ezagutzen dauala Gerediaga.

Sormen beka DA!

Bitartean, Sormen Beka DA! abian da zortzigarrenez. Gerediagak eta Durangoko Udalak alkarregaz emoten daben laguntzea da honakoa. Sortzaileen artean sendotu dala esan daitekeelakoan dagoz Gerediagan. Gogoratu behar 15.000 euroko laguntzea emoten dala eta beste laguntza batzukaz bateragarri dala. Komikiagaz lotutako proiektuak izan behar dira aurten. 18 urtetik gorakoak izan daitekez parte hartzen dabenak. Irailaren 21era bitarteko epea dago proposamenak aurkezteko. Irabazleak ondoren, urtebeteko epea izango dau proiektua gauzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00