Gripearen kontrako 500 mila txerto baino gehiago emon dira dagoeneko eta Covid19aren aurkako 387 mila txerto baino gehiago. Abenduaren 31a arte txertatzeko aukerea egongo da. 60 urtetik gorakoen artean hamarretik zortzik txertoa hartuta dauka. “Covid kasuen kopurua arnas infekzinoen gorakadaren pare hazi da. Hori bai, larritasun handiko Covid kasu gitxi antzemon dira” zehaztu dau Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.
0-6 urte bitarteko umeei ahos-osasunerako arretea eskeiniko jake Osakidetzan lehenengoz. “PADI programea 2024an zehar ESI guztietan ezarten joango da, 77 mila ume inguru artatzea itxaroten dogu” adierazo dau sailburuak.
Ebakuntzak
Ebakuntzetarako bataz besteko itxaronaldia 68 egunetik 60ra jatsi da. “Gehienetan murriztu da. Kontua da, kasu batzutan, oftalmologiako edo traumatologiako kirurgietan adibidez, betidanik egon dirala itxaron zerrenda luzeak. Hori bai, Galdakao-Barrualdeko ESIan esaterako, 337 pertsona artatzen dabez oftalmologian” gaineratu dau Sagarduik. Ebakuntzen itxaron zerrendea murrizteko hainbat ebakuntza osasun sare pribadura desbideratu dirala kritikau dau oposizinoak. “Eurek hau esaten dabe gauza barri bat baliz lez eta hori ez da horrela. Osakidetzak erakunde priduakaz betidanik euki dau hartuemona. Herritarrek zer nahi dabe? Ebakuntza bat ahalik eta lasterren eukitea. Hori da herritarren beharrizanei erantzutea” azaldu dau Osasun sailburuak.
Lehen Arreta
Osazun zentro batzutan baja batzuk ez dira kubriduten eta Lehen Arretako mediku batzuk dinoe egunean 30 paziente ikusi beharko leukiezan arren, kasu batzutan 50 inguru ikusten dabezala. “Kasu puntualak dira. Gaur egun familia-medikuen eskasia handia dago. Kontratetako dagozan familia-mediku guztiak kontratau dauz Osakidetzak” adierazo dau Sagarduik.