Basurtuko bihotz-kirurgiaren auzian helegitea mantenduko dau Osasun sailak

Gaurtik aurrera Covi19aren aurkako laugarren dosia hartzeko hitzordua eskatu ahalko da

Gotzone Sagardui: “Autokritikea egiten ahalegintzen gara, alkarrizketarako bideak zabalik dagoz”

Gotzone Sagardui / Bizkaia Irratia

Osasun sailburuak Gotzone Sagarduik gogoratu egin deutse ostalariei, zabaltzeko debekua izan ebenenean, Jaurlaritzaren diru-laguntzak izan ebezala. Goizeko Izarretan irratsaioan izan da gaur goizean osasun sailburua. Gogoratu atzo epaitegi gorenak barriro be emon eutsiela arrazoia ostalariei. Covid-19ak eragin gehien izan eban garaian, herri baten kasu ugari egoanean, jaurlaritzak ostalaritza establezimenduak ixteko agindu eban. Ostalariek errekurridu egin eben erabagia eta epaitegiek arrazoia emon deutsie. Beraz orain, kalte-ordainak eskatu leikiez. Gotzone Sagarduik esan deusku epaileen erabagia errespetatu egiten dabela. Neurriak beharrezkoak izan zirala gogoratu dau eta eragina izan ebela egoerea baretzeko, inor erruduntzat jo barik. Sailburuak gogoratu dau era berean, orduan Jaurlaritzak diru-laguntzak emon eutsiezala ostalariei.

Laugarren dosia

Covid 19agaz lotuta esan daigun, Sagarduik berretsi dauala gaurtik aurrera txertoaren laugarren dosia hartzeko hitzorduak eskatu daitekezala, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Edozeinek eskatu ahalko dau.

Autokritikea eta Basurtuko bihotz-kirurgia

Osakidetzan azken asteetan zeresan ugari eragiten ari da Donostiako ESIan batez be gertatzen ari dan krisia. Asteon, Iñigo Urkullu lehendakariak aitortu dau beharbada autokritikea egitea falta izan jakiela agintariei. Sagarduik bat egin dau lehendakariagaz. Autokritikea egunero egin beharra azpimarratu dau eta era berean, alkarrizketaren bidea azpimarratu. Bizkaian, Basurtoko kardiologia kirurgikoa Gurutzetara eroateak eragin eban zeresana. Epaileen aginduz Osakidetzak ezin izan dau aldaketarik egin. Jaurlaritzak helegitea jarri eutson epaileen erabagiari. Sagarduik gogoratu dau, erizpide zientifikoak jarraituz zehaztu ebela kardiologia kirurgikoa lekuz aldatzea. Beraz, helegiteagaz aurrera jarraituko dabela berretsi deusku.

Eutanasia

Urte ta erdi igaro da bestalde eutanasiaren legea onartu zanetik. Osasun sailburuak ziurtatu dauanez, Euskadin lege hau ondo bermatuta dago. Urte t’erdiko epean 86 kasu izan dira eta 38 prozedura zabaldu dauz Osasun sailak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular