Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Gotzone Sagardui izan dogu gaur Bizkaia Irratiako Lau Haizetara saioan eta beragaz gai ugari landu doguz, besteak beste ,espezialistearegana joateko itxaron zerrendea, gaur egun estaduko itxaron zerrendan ondoen gagozala esan dau sailburuak 68 eguneko itxaron zerrendeagaz baina zenbaki hori bajatzen jarraitu behar dala gaineratu dau.
Herpes Zosterren kontrako txertoaren garrantzia aipatu dau eta adin tartea 76tik 80ra zabaldu dabela esan deusku . Barriro herritarrak Osakidetza hurbil sentitzea da sailburuaren helburu nagusia.