Una caída titánica ukronia idatzi dau Andeka Larrea politikari ohiak, fikzinozko bere lehen lana. Pasau ez zan gertakari batetik abiatzen da, gertatu izan balitz zer pasauko ete zan azaltzeko. Kasu honetan, 2000. urteko irailean, Guggenheim museoko atrioa goitik behera jausten da. Ondorioz, bost pertsona hil eta beste hainbat zauritzen dira. Ezbeharra arrakalea eragiten dau urian eta sistema politikoan. Hedabideek komisino, mesede eta isiltasun sarea aireratzen dabe.
Kontakizun hori egiten dau Andeka Larreak lan honetan. Podemos eta Sumarren ibili zan politikagintzan bera, eta gaur egungo Bilboren eta munduko egoerearen gaineko hausnarketak be egin deuskuz.
Eguen honetan aurkeztuko dau liburua Bilboko Biran, 19:00etan.
