Konpartsetan, merkataritzan eta helduen alfabetatzean fokoa jarri dau GUKAk

"Euskerearen aldeko borroka ideologikoa landuko dogu" esan dau Liher Barrantesek

GUKA euskaltzaleen mogimendua sortu dabe Bilbon

Liher Barrantes (Guka) / Bizkaia Irratia

Bilbon euskerearen presentzia handitzeko hainbat alkartek GUKA mogimendua martxan jarri dabe. Euskerearen aldeko alkarteek, konpartsek etabar luzeak bat egin dabe egitasmo honetan. “Euskaldunok Bilbon, euskaldun moduan, gure errealidadea bigarren maila baten bizi izan dogu eta horrek kezka eragin deusku” azaldu deusku Liher Barrantesek, GUKAko kideak, Goizeko Izarretan irratsaioan. “Azken sasoian zuka edo nika martxan ibili diranean, guk gukaren aldeko apostua egin nahi izan dogu” gaineratu dau.

Bilboko Udalak euskereagaz lotutako ordenantza bat behar dauen galdetuta, Barrantesek uste dau babes juridikoa beti dala garrantzitsua eta hori barik euskal hiztun komunidadea biluziago agertzen dala. “Gaia politizatzea eta euskerea erdigunean jartea bada garrantzitsua eta gu hutsune hori betetzera gatoz” zehaztu dau GUKAko kideak.

Aste Nagusian konpartsek barrura eta kanpora euskerea gehiago bultzatu dagien baliabide barriak jaso dabez. Hortik harago, merkataritzea eta helduen alfabetatzea indartzeko beharrizana dagoala esan dau Liher Barrantesek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00