
Gure Eskuren arabera une historikoa bizi dogu eta estatus barriaren inguruan zeozer lortzeko itxaropen leihoa zabalik dago. Lehengoan gaietarikoa izan zan Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko saioan eta oraina arte diskrezinoz landutakoa publiko egin izana positibotzat jo dabe. Gure Eskuren arabera, gai honen ganean herritarrei informazinoa emotea ezinbestekoa da, eta herritarrek parte hartzea be bai.
Madrilen pausoak emoteko aukerea ikusten dabe Gure Eskutik, eta berton be adostasunak lortzeko modua egon leikela. Ander Usabiagak Goizeko Izarretan irratsaioan azaldu deuskunez, alderdi politikoekin interlokuzinoa euki badabe eta hemendik aurrera bestelako eragileekin saioak egiten hasiko dirala.