Shaila Olmos aukeratu dabe BaskEgurreko presidente

Kudeaketa aktiboaren beharra azpimarratu dabe BaskEgurretik

Gurean be badago baso suteak gertatzeko arriskua

BaskEgurreko zuzendaritza barria / Bizkaia Irratia

Almerian gertatu dan moduko sutearen arriskua gurean be badago. BaskEgurretik azaldu deuskue, kudeaketa aktiboa behar dala holangoak saihesteko. Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendariaren esanetan, prebentzinoan egin behar da lan handia baso-suteak ekiditeko. Kudeaketa aktiboa azpimarratu dau. Kudeaketa hori era jasangarriaren egitearen garrantzia gaineratu dau.

Zuzendaritza barria eta erronkak

BaskEgurrek, Euskadiko Egurraren Elkarteak, zuzendaritza barria dauka. Aurreko hilean izendatu eben Shaila Olmos presidente barria. Federico Saiz ordezkatuko dau Olmosek. Azken hau, hamalau urtez izan da BaskEgurreko presidente. Oskar Zaratek esan deuskunez, erronka bat baino gehiago dauka zuzendaritza barriak, tartean, egurraren sektorearen garrantzia aldarrikatzea eta kudeaketan hobetzea. Egurraren sektoreak garapen jasangarrian daukan garrantziaz be ohartarazten dabe. Honen adibide da, gero eta eraikin gehiago egiten direla material honegaz, babes ofizialeko etxebizitzak adibidez. Gauza barria dala emon arren, urteak daroez mota honetako etxeak eraikitzen, batez be, Europan.

115.000 hektareara heltzen da gaur egun basoen azalerea Euskadin. Baso-jabetzaren %75 esku pribaduetan dago Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban %25koa da portzentaia. Euren lana ezinbestekoa dala esan deusku Oskar Azkaratek. Egurraren sektorearen garrantziaz ohartarazteko, Egurraren herria, Bosque Country kanpaina ibiltaria be egin dabe. Legution amaitu zan aurreko astean. 9.000 lagun baino gehiagoren bisitea jaso dau kanpaina honek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00