Mila parte hartzaile baino gehiago itxaroten dira

Zapatuan egingo da Gamiz-Fikan

Gurutzetara bideratuko dira aurten be Burdin Hesiko lasterketako irabaziak

Burdin Hesiko mendi lasterketea / Bizkaia Irratia

Gurutzetako ospitalera bideratuko dira aurten be Gamiz-Fikan egingo dan Burdin Hesiko mendi lasterketaren irabaziak. Zapatuan egingo da hirugarren Burdin Hesiko mendi lasterketea Gamiz Fikan. Memoria historikoa eta solidaridadea batzen dauazan mendi lasterketea da honakoa. Eperlanda alkartea da antolatzailea. Bertatik, Asier Larrabek esan deusku oso pozik dagozala ekimenak orain arte izan dauan arrakasta ikusita. Memoria historikoari jagokonez, Burdin Hesiko parte hartzaileak, lubaki, bunker eta metrailadore habien ondotik pasetan dira. 37 kilometroko ibilbidea izaten da. Alkartasuna azaltzeko lasterketea be bada. Bartzelonako Vall d’Hebron ospitalera bideratu zan diru kantidade garrantzitsua. Igaz Gurutzetako ospitalari emon eutsiezan 30.000 euro eta aurtengo irabaziak be bertara bideratuko dira.

Ekitaldiak egun guztian zehar

Martxea, lasterketa luzea eta lasterketa laburra egingo dira zapatuan. Dortsalak aspaldi amaitu ziran. Parte hartzaileen artean izen handiko korrikalariak izango dira eta parte hartzaile bereziak, ELA daukan “Kapi” tartean. Gainontzekoen artean, Aritz Egea, Zaid Ait Malek, Oihana Kortazar edo Oihana Azkorbebeitia be izango dira. Lasterketaz gain, zapatuan, egunean zehar hainbat ekintza antolatu dabez. Joaldunak, puzgarriak, erraldoiak, pintxo solidarioa, bertsolariak… Anne Etchegoyenen kontzertua be izango da zapatuan Gamiz-Fikan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00