Eremuz Kanpo (1x18): 'Hablando con la muerte'

Oliver Stonen ahaztutako filmak irratiko esatari baten azken egunak kontaten dauz, entzule batek hiltzen dauan arte

‘Hablando con la muerte’ (1988): Gorroto zaituet, entzule maiteok

Barry Champlainek ‘Charlas en la noche’ deitutako irratsaioa aurkezten dau Dallaseko tokiko irrati baten. Bere aholku-programa da estatuan gehien entzuten dana, eta etenbako eztabaida baten oinarritzen da. Izan be, entzule benetan bereziek deitzen dabe gauero Champlain liberala probokatu nahian. Arrazistak, neo-naziak eta orokorrean zoroak dagoz beti telefonoaren beste aldean. Baina, entzuleen kopuru handiak enpresa garrantzitsu baten arretea deitzea lortu dau. Metrowavek ‘Charlas en la noche’ erosi nahi dau, Estatu Batuetan zehar emititzen hasteko.

Holan hasten da Oliver Stonen Hablando con la muerte (Talk Radio ingelesez), 1988an estreinau zan filma. Platoon eta Wall Street eginda gero, baina The Doors ala JFK egin baino arinago kokatu geinke bere filmografian. Eric Bogosianen antzezlanean oinarrituta dago, eta Bogosian bera izango da aktore protagonista Stonen pelikulan.

Eric Bogosianen antzezlana benetako istorio baten oinarrituta dago. Alan Berg Denverreko esatari bat zan, judutarra. KuKluxKlanen partetik mehatxu asko jaso ondoren, 1984an tiro batez hil egin eben. Gaur egun, hondino ez dabe errudunik topau.

Muturreko diskurtsoen arriskua eta gorrotoaren komertzializazioa dira pelikularen gai nagusiak. Nahiz eta Stone zuzendariaren filmografian ahaztutako lana izan, gaur egungo munduan aplikatu geinke tesia. Gorrotoaren harira, kasu desbardinak lotu doguz gai nagusiagaz: Donald Trumpen kanpainea, Elon Musken X plataforma barria eta Adolescencia telesail birala (Netflix).

Filmin-en eta Prime Video-n ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00