Haginak berez ez dira zuriak

Hortzaginen mantxa gehienak, kafea, tea, kakaoa, ardoa, beste botika eta tabakoaren kontsumoarekin loturik dagoz

Haginen kolorea zuritzeko tratamendu asko dagoz

Haginak zuritzeko prosezua / Bizkaia Irratia

Hasteko, esan beharra dago ez dala posible hortz-hagin zuriak izatea. Tonuak marroia, horia eta grisa dira. Esmaltea argia da, zuria edo gris urdinxka. Hortzen kolorea dentinak emoten dau, eta kolore hori esmaltean zehar iragazten da. Dentinaren kolorea genetikoki zehaztuta dago. Orokorrean, haginek kolore zuria izaten dabe, ebaki-ertzean izan ezik, bertan esmaltearen kolore gris urdinxka nagusitzen da. Zahartu ahala, esmaltea desgastatzen doa eta dentina barri bat sortzen da, hortzak ilunduz. Hortzaginen mantxa gehienak, kafea, tea, kakaoa, ardoa, beste botika eta tabakoaren kontsumoarekin loturik dagoz.

Zuritze Tratamenduak

Kanpoko zuritzea eta hortz barruko zuritzea nabarmendu geinkez. Hidrogeno peroxidoa edo Karbamida peroxidoa zuritzaileak dira. Zuritzea etxean edo klinikan egin daiteke edo biak batera. Ferulak neurrira egingo doguz, hau da, plastikozko estalkiak egingo dira hortzeria bakotxerako, etxean zuriketa egiteko. Ferula horreetan ipiniko da eragile zuritzailea, gel bat da, hortz-ferularen zonaldean ipinten dana. Gel-kopurua adierazten daben denbora zehatzean zehar jarri behar da esmaltea kaltetu ez daiten. Amaitzean, hortz askoz zuri eta argitsuagoak lortuko dira.

Eragozpenak

Eragozpen bat dauko tratamendu honek: gel zuritzaileak hotzarekiko eta beroarekiko sentsibilitatea eragin ahal  dabela. Sentsibilitate hori zuritzearen ostean desagertuko da. Gainera, pazienteari fluor ugari dauen hortzetako pasta bat aginduko deutsagu sentsibilitatea arintzeko. Garai horretan, ezingo da honako elikagai eta edaririk jan edo edan:

Koloratzaileak daukiezan elikagaiak: piperrautsa azafraia, currya, koloratzaile artifizialak. Edari ilunak: kafea, kakaoa, te edo infusino oso ilunak, ardao baltza, kolafreskagarriak, edari hotz eta beroak. Kolore bizia daben elikagaiak: txokolatea, fruitu gorriak, erremolatxa, gitxi egindako haragia, tximinoien tinta, erregaliza.  Botika batzuk: burdina, tetraziklina, amoxicilina, ioduroa, ziklosporina. Klorhexidina Zuritzea bere horretan mantentzeko onena hortzak eta hortzoia osasuntsu mantentzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00