Apirilean zabaldu eben eta zemendira arte egongo da ikusgai “Haizearen seinale, denboraren seinale, haizeorratzak Bizkaian” erakusketea Pobal burdiñolan. Jose Pablo Arriaga artitastearen instalazino artistikoa da. Bizkaiko haizerroten historia eta bilakerea ikusteko modua eskeintzen dau. Arriagaren esanetan haizeorratzen balioa handia da. Ez ziran bakarrik haizearen norabidea adierazteko egin eta ipinten, balio sinboliko handia eben kasu askotan.