Nuria Culla abeslari, gitarrajole eta konpositoreak 2013an ekin eutsan bere bakarkako ibilbideari. 2018an argitaratu eban bere lehen EPa, Lluvia de marzo en Venecia, lau abestiz osotutako disko laburra. Bakarkako proiektu horrek Nuriaren kitarra eta ahotsa besterik ez dauz batzen. 2021. urtean, barriz, talde formatuan estreinau eban I used to abesti barria. Hilabete batzuk geroago, Casi nada kantua argitaratu eban formatu berean. Eta orain Hamaika gau bere bigarren diskoa kaleratu dau. Lan honetan artista donostiarrak estilo eta soinu aldaketea dakar. Aurreko diskoan ez bezala, Nuria Cullak albo batera itxi dau pop akustikoa, eta pop elektrikoari heltzen deutso, beste estilo batzuen ikutuagaz -jazz, soula eta bossa nova-.
Musikari hauek dira proiektuan parte hartu dabenak: Nuria Cullak (ahotsa eta gitarrea), Javi Echarrik (gitarra abesti bitan), Gonzalo Encinalek (pianoa eta tekladuak), Pablo Garcíak (baxua eta sintetizadoreak), Edi Saboritek (bateria), Eider Díazek (flauta), Jon Viejok (tronpeta) eta Miguel Parrondok (saxoa). Josu Ervitik grabau, nahastau, masterizau eta ekoiztu dau Hamaika gau diskoa Iruñeko bere estudioan.
Nuria Cullak gitarra klasikoko Gradua ikasi eban Donostiako kontserbatorioan, eta jazz kantuko Goi-mailako Gradua, barriz, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen.