Hannah Latto: "Batzuei futbola gustetan jake, niri, euskerea"

Hanna Lantto finlandiarrak ohorezko Lauaxeta saria irabazi dau

Hanna Lantto: “Batzuei futbola gustetan jake, niri, euskerea”

Hanna Lantto Lauaxeta Sariak ekitaldian / Bizkaiko Foru Aldundia

Hanna Lantto finlandiarra, orain dala 20 urte egon zan Bilbon lehenengoz. Esperientziak markauta, bueltatzea erabagi eban, euskerea ikasi eta finlandiarrei irakasteko. Etxepare Institutuaren irakuleetariko bat da, Helsinkiko Unibersidadean hainbat urte daroaz  gure hizkuntzea irakasten. Aurten Ohorezko Lauaxeta Saria jaso dau euskerearen alde egindako lanagaitik. Euskararekin harremana zelan sortu zan, zergaitik eta momentu honetan zelako lana egiten dauen azaldu deusku Hannak.

Zergaitik ez?

Bai saria jasotzean bai gure mikrofonoetan argi erantzun eban ‘Zergaitik euskera?’ galderari; Zergaitik ez? galderagaz. Euskerea maite dau Hannak, bere esanetan “bi herri maite dodaz; Helsinki eta Euskal Herria”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular