Lehendakariak eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak osterea egin dabe Caritasera eta Hargindegira

Igaz 300 bat pertsonari emon eutsien zerbitzua Hargindegin

Hargindegin bizimodurako tresnak emoten ditue

Imanol Pradales lehendakariak eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak osterea egin dabe asteon Caritas Bizkaiaren instalazinoetara eta euren zerbitzua dan Hargindegira. Harrerea egin deutse Joseba Segura gotzainak, Elena Unzueta Caritaseko zuzendariak eta Manu Moreno Caritaseko ordezkariak.

Bilera baten ondoren, osterea egin eben Hargindegi zentrora. Bilboko San Francisco auzoan dago eta bizimodurako baliabideak eskeintzen ditue: harreman sareak, hizkuntzak ikasteko aukerea (gaztelania batez be, eta euskerea) eta lan tailerrak.

Igaz 300 familia-unidade inguru artatu zituen, gehien gehienak emakumeak, %70. Bertara joten daben gehienak atzerritik bertora etorritakoak dira, ia 50 jatorritakoak. Egitasmoeetan parte hartutako emaume gehienak Nigeriatik eta Kolonbiatik etorritakoak izan ziran, eta gizonak Marokotik eta Aljeriatik.  Bertara doazen familiei gauzak errazteko Txikileku zerbitzua be badabe, gurasoak tailerretan dagozan bitartean umeak eukiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00