Emakumezkoen neguko torneoaren lehen ekitaldia hasi da jokatzen astelehen honetan Durangoko Ezkurdi pelotalekuan. Maite Ortiz de Mendibilek eta Maialen Aldazabalek lortu dabe garaipena Ihart Arakistain eta Frida Watkinsen aurka jokatutako partiduan. Norgehiagoka set bitan erabagi arren, sekulako lehia egon zan bietan eta azken tantoetan eskuratu eben garaipena Maitek eta Maialenek. 15-12 irabazi eben lehenengo seta eta 15-13 bigarrena.
Maialen Aldazabal, Berrituako atzelariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Pozik dago Aldazabal finalerako txartela eskuratuta. Edozelan be, garbi esan deusku lehen finalaurrekoan baino askoz hobeto jokatzeko gauza dirala. Bostehun bat lagun bildu ziran Durangoko Ezkurdi frontoian emakumezkoen torneoaren lehen finalaurrekoa ikusteko. Maialeneko esan deusku harmailak beterik ikusteak sekulako ilusinoa egin eutsela lau pelotariei.
Bigarren finalaurrekoa datorren astelehenean jokatuko dabe Erika eta Araik, Helena eta Eneritzen aurka. Irabazleek finala jokatuko dabe martxoaren 13an Maite eta Maialenen aurka. Beste alde batetik, gizonezkoen buruz buruko txapelketan, Xabi Barandikak 15-11 eta 15-11 irabazi eutson Johan Sorozabali eta finala jokatuko dau. Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek jokatuko dabe bigarren finalaurrekoan datorren astelehenean.