Txernobil Elkartetik preminazko deia egin dabe. Harrera-familiak behar dabez. Gogoratu dabenez urte bi bete dira Ukrainako gerrea hasi zanetik. Egoereak ez dau hoberantz egin eta asko eta asko dira herrialde hartan, udara begira euren seme-alabak handik atara eta udan, gerra egoeratik urrun igaro dagien nahi dabenak.
Iaz 49 familia barri
Momentu honetan 9 harrera-familia barri daukaz alkarteak. Iaz 49 izan ziran barriak. Txernobil Alkartetik ahalik eta harrera-familia gehien lortu gura dabe. Datozen egunetan, batzar informatiboak eskeiniko dauz alkarteak. Hemen Bilbon, apirilaren 12an izango da Bidarte udaltegian. Arratsaldeko sei ta erdietan izango da. Gasteizen, Donostian eta Iruñean be egingo dabez.
Informazinoa
Informazino gehiago behar dabenek Chernobil Elkarteagaz jarri daitekez harremanetan 670 419 078 telefono zenbakira deituta.