
Harrera ona ari da izaten Jon Esnaolak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleak sortutako pieza sinfonikoa. Aurreko astean banandu ziran Bilboko Euskalduna jauregian Eusko Ikaskuntza-Laboral kutxa sariak. Humanidade, kulturaren arteen eta gizarte zientzien alorrean, Xabier Etxeberriak jaso eban sari nagusia. Filosofian doktorea eta katedradun emeritua Deustuko Unibertsidadean. Gaztea saria barriz, sorkuntza edo ikerkuntza proiektuak anintzatesten dauan saria, Jon Esnaolarentzat izan da. Luur, Nestor Basterretxearen oroimenez musika proiektuagatik emon deutse saria. Esan deuskunez, bultzadea emoten deutso honek.
Eskultoreak ardatz
Luur, Nestor Basterretxea oroimenez lana, Euskadiko Gazte Orkestra ari da eskaintzen egunotan. Atzo, Bilbon izan ziran eta gaur Donostian daukie azken emonaldia. Harrera oso ona izaten ari da. 76 interpreterentzat dago idatzia. Epaimahaiarentzat, Esnaolaren proiektuaren bikaitasun artistiko eta teknikoa azpimarratu behar dira. Kanpoko proiekzinoa daukan euskal sortzaileen belaunaldi barrien begirada garaikide eta personala azpimarratzen dabe era berean. Ez da lehen aldia Esnaolak, eskultoreen lana oinarritzat hartzen dauana. Txillida edo Oteiza izan dira aurretik. Oraingoan, Nestor Basterretxea aukeratu dau. Berak dino, Basterretxea beti geratu dala beste bien azpian. Luur konposizinoa, zelangoa dan be azaldu deusku sortzaileak. Musikenen ikasketak amaitu barri, konposizinoan ikusten dau bere burua Jon Esnaola sortzaile gazteak. Bere musika zaletasuna gurasoei zor deutsela aitortu dau eta eurak izan ebazan gogoan saria jasotzerakoan.