Harrobiak dantza bertikala egiten dau, edozein eratako lekuetan, baina batez be naturguneetan. Oraingoan Geure(R)a prestau da, eta Leioako Umore Azokan estreinauko dabe maiatzaren 18an. Ahalik eta lekurik gehienetara heldu nahi dabenez, dFERIA azokan egon dira lana erakusten. Lanak Juantxo Zeberioren musikea dauka, Toti Martinez de Lezearen bertsoak eta Paco Gramajeren proiekzino animatuak. Hori guzti hori, hiru dantzarik egindako dantza esegiagaz. Janire Etxabek azaldu deuskuz lanaren ganekoak, eta Harrobia Dantza Bertikala zein Dimegaz taldea aurkeztu deuskuz.