Traineru Kluben Elkartearen hurrengo batzarrean aurkeztuko dabe proposamena eta datorren urtetik aurrera aplikatuko litzateke

Isuntza, Ondarroa eta Kaiku proposamenaren alde dagoz, eta Urdaibaik eta Zierbenak ez dabe begi onez ikusten

Harrobiko arraunlari kopurua handitzeko eskatuko dabe Eusko Label Ligako hamar taldek

Kaikuko aurrelaria ziabogea emoten igazko estropada baten / Aitor Arrizabalaga Eusko Label Liga

Traineru Kluben Elkarteko hamar arraun taldek proposamen bateratua adostu dabe Eusko Label Ligako estropadetan ontziratu beharreko gitxieneko harrobiko arraunlari kopurua handitzeko. Gaur egun, traineru bakotxak gitxienez harrobiko hiru arraunlari ontziratu behar ditu Eusko Label Ligako estropadetan. Isuntza, Ondarroa, Kaiku, Orio, Hondarribia, San Pedro, Donostiarra, Cabo da Cruz, Bueu eta Getariak adostutako proposamenaren arabera, datorren urtean, 2025ean lau harrobiko egon beharko lirateke traineru barruan eta bost 2026 denporaldirako.

Proposamenaren bultzatzaileen arabera, harrobia jagotea eta bultzatzea da ekimenaren honen helburu nagusia. Urdaibai eta Zierbena akordio horretatik kanpo geratu dira.

Josu Aboitiz, Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteko zuzendaritza batzordeko kideagaz, eta Iker Zabala, Urdaibaiko entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Batak zein besteak bere ikuspuntua azaldu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00