Andoni Aretxabaleta (Magalarte): "2,5 milioi kilogramo batzea espero dogu"

Azken uzta bien dinamika eskasa gainditzea espero dabe

Hasi dira Bizkaiko upategiak mahatsa batzen

Hasi dira Bizkaiko txakolin upategiak mahatsa batzen. Ekoizpen jaitsiera handiak markatutako alkarren segidako kanpaina biren ostean, mahastizainek uzta ona itxaroten dabe. 2024an baino egun batzuk arinago hasi dira mahats-bilketeagaz. Hektareako bataz besteko historikotik hurrago egongo diran mailak berreskuratzeko itxaropenagaz eta mahastizaintza eredu jasangarria sendotzeko asmoz ekin deutsie aurre bilketeari.

Kanpaina modu orekatuan hasi zan kimatze, loratze eta hartze faseetan, baina garagarrilaren bigarren hamabostalditik aurrera, euri iraunkorren, hezetasun handiaren eta tenperatu altuen konbinazinoak presino handia eragin eban. Aurton presino hori Bizkaian be igarri dabe eta uzta arinago batzen hasi dira.

Guztira 2,5 milioi kilogramo batzea itxaroten da, Bizkaiko Uupategi guztietako kopuruak batuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00