
Uri eta udalerriak umeentzako egokitzeko lanean dabilz leku asko eta askotan, eta herri horreek sarean batuta dagoz, hemen, gurean, HaurEkin sarean. 40 inguru dira danetara.
Francesco Tonucci pedagogoak martxan ipinitako ekimena da, La Citá dei Bambini izenburupean. Berak dino uriak perfil jakin bati begira diseinauta dagozala, ibigailudun gizonezkoentzako hain zuzen be. Horren aurrean uriak umeentzako egokitzeko proposamena egiten dau berak, arlo bat baino gehiago kontuan hartuta. Uriek umeek eskolara oinez bakarrik nasai joateko modukoak izan behar dabela aldarrikatzen dau, horretarako hartu beharreko neurriak hartuta. Jakina, umeei eurei entzutea be garrantzitsua dala deritzo, eta horretarako espazioak sortu behar dirala. Leku askotan Umeen Kontseiluak eratu dira, umeek euren gogoeta, hausnarketa, eritxi eta eskariak zabaltzeko aukerea eukiteko. Urietan umeentzako jolasgunek egotea be ezinbestekotzat joten dau, horren inguruan be pausoak eskatuz.
Udalerri bakotxa dagoen egoeratik abiatzen da, erritmo ezbardinetan egokituz herriak umentzako. Egunotan Bilbon batu dira ‘Haurren Hiria Nazinoarteko Sarearen Topaketa’ egiteko. Egun biko biltzarra, egoera eta esperientzien trukea egiteko.