Haurtzaro Solidarioa ekimena egingo da domekan Gernika Lumon. Iparralde-Hegoalde misino taldeak antolatzen dauan ekimena da. Aurten, hamazortzigarrenez egingo da. Urte guztian zehar, katekesietan eta etxeetan jostailuak eta liburuak batzen ibili dira eta domekan salgai jarriko dira. Iñaki Malaxetxebarriak kontau deuskunez, gabonetako kontsumoari erantzun jasangarria emoten jako era honetara.
Erantzun handia orain arte
Danetarik batzen dabe, puzzleak, bizikletak, panpinak… Domekan, Gernika-Lumoko Merkadu plazan izango da guztien salmenta eguerdiko hamabietatik ordubietara. Horrez gain, errifak be egongo dira salgai. Hamazortzi urtetan, Haurtzaro Solidarioa ekimenak erantzun handia izan dau. 85.000 euro inguru batu dabez orain arteko edizinoetan. Urtero-urtero egiten dan ekimen honetan ataraten dan dirua, gobernuz kanpoko erakunde bateri laguntzeko izaten da. Euleuk-eri emongo deutsie aurten. Senegalen, Sidibougau herrian dagoan eskolara bideratuko dau Euleuk erakundeak aurten Gernika Lumoko Haurtzaro Solidarioa ekimenean ataraten dan dirua.