'Txio Ta Txio' ekimenaren bitartez, martitzenero eta eguenero, bideoak zabalduko dira anexinoaren ingurukoak zabaltzeko

Urrian 100 urte beteko dira Deustuko eta Begoñako elizateak Bilbora anexionau ziranetik

Hektor Ortega: “Anexino prozesuak guztiz antidemokratikoak izan ziran”

1924ko abenduaren 31-ko 'La Noche' egunkaria / Wikimedia Commons

Bilboko Udalak Txio Ta Txio bideoen edizino barri bat jarri dau martxan. Ekimen hau Bilbao Izan programearen barruan kokatzen da, eta Bilboko hainbat auzogaz lotutako gertaera eta pasadizo historikoak zabaltzea dauka helburu. Horretarako, udaleko sare sozialen bidez zabaltzen diran iraupen laburreko bideoak egiten dira. Aurten bideoak Deustu eta Begoñako elizateak Bilbora batu ziraneko mendeurrenari eskainita dagoz.

Gaurtik aurrera 30 bideo labur argitaratuko dira Bilboko Udaleko sare sozialetan, martitzenero eta eguenero, 2025eko urtarrilaren 02ra bitartean. Txio Ta Txio bideoek erakutsiko deuskue, besteak beste, zelakoak ziran bertako biztanleak eta Elizateak anexinoaren aurretik, zein lurralde okupatzen ebezan Bilbo alboko udalerri biek, jakingo dogu zelan izan zan anexino hori edota zein pauso emon ziran batzea gauzatzeko. Bideoek euskera eta gaztelania tartekatuko dabez edukian, eta azpitituluak izango dabez, audioan esaten dan guztia be irakurri ahal izateko. Bideoak Bilboko Udaleko sare sozialen perfiletan, Bilbao Izan-eko Facebook eta Instagram perfiletan, Bilbao Kulturako Instagram, Facebook eta X sareetan, eta Bilbao Kulturako YouTube kanalean partekatuko dira.

Hektor Ortega historialariagaz aztertu dogu Bilboko historiaren pasarte hau Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00