Mahasti Artean gastronomia, kulturea eta naturea buztartzen dauan jaialdi gastro-kulturala da. Bizkaiko eskualde desbardinetako parebako mahastietan, kalidadezko proposamen gastronomiko eta kulturalak eskaintzen dauazan jaialdi jasangarria da honakoa. Bakio, Urdaibai, Txorrierri edo Enkarterritik pasau ostean, bostgarren edizio honetan Gorbeialdeara iristen da. Plan parebakoez betetako edizinoa izango da Berez Galanta upategiaren eta Garena jatetxearen mahastietan egingo dana. Irailaren 13, 14 eta 15erako Gari & Maldanbera eta Lorelei Green taldeen kontzertuak, Sheila Gonzalez-egaz The Wine Up Comedy saioaren komedia, Garena jatetxeko kalidadezko gastronomia, Bizkaiko Txakolinagaz buztarketak eta yoga saioak antolatu dabez.
Mahasti Artean jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bizkaikotxakolina.eus webgunean. Jaialdiko programea, zehaztasun guztiakaz, web honetan kontsultau daiteke. Antolatzaileek doako autobus zerbitzua jarriko dabe jaialdira joateko. Maider Zalduondo Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitura Arautzeko Kontseiluko presidenteordeagaz egin dogu berba Lau Haizetara irratsaioan.