Hil arte Bizi izeneko ekimenak antolatu dau

Julio Gomez medikuak eskeiniko dau berbaldia Lekeition

Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa berbagai

Heriotza eta erlijinoa / Dephositphotos.com

Ikara Barik izeneko berbaldia izango da bihar Lekeition. Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa azaltzea da asmoa.

Nere Erkiagak aspalditik antolatzen dauz Lekeition Hil arte bizi izeneko tailerrak heriotzaz berbetako. Erlijinoaren ikuspegitik gaia landu gurean, Jose Agustin Maiz parrokoagaz egin eban berba eta bien artean antolatu dabe bihar arratsaldeko berbaldia. Julio Gomez izango da bihar hizlaria. Ibilbide luzea daukan zaintza aringarrietako medikua da San Juan de Dios ospitalean. Zaintza aringarrietako medikua da eta sinisduna. Gorputzak heriotzarako berezko jakintzea daukala azalduko dau Gomezek eta sinisdun modura bere esperientziaren barri emon.

Heriotzaz berbetako tailerrak

Nere Erkiagak, esan dogunez, hiru bat urte daroaz heriotzaz berbetako tailerrak antolatzen Lekeition. Nahi daben guztientzat dagoz zabalik. Dana dala, batez be, 65 urtetik gorako emakumeak dira tailerretara hurreratzen direnak eta dolu prozesuan ez dagozanak. Bihar, heriotza eta erlijinoa aztertuko dira. Berbaldia, arratsaldeko seiretan izango da Agustinen komentuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00