Garagarrilaren 29tik abuztuaren 3ra egingo da Jaialdi 2025

Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarra arituko da aizkoran Jaialdi 2025en

Herri kirolen ikuskizunaz gozatzeko aukerea izango dabe Boisera hurreratuko diranek

Garai baten ehundaka euskal herritar joan ziran Euskal Herritik Idahora, bizi hobe baten bila. Orain, euren ondorengoak dira, garai haretan hemendik eroan eben kulturea eta hizkuntzea eusten dabenak. Horren adibide garbia da bost urtetik behin egiten dan Boiseko jaialdia. 2020an pandemia zala-eta ezin izan eben ospatu, eta 10 urte eta gero, gaur hasiko Jaialdi 2025.

Bertan eskaintza zabala izango dabe bertaratuko diranek. Horien artean, zelan ez, herri kirolen erakustaldia egongo da. Aizkoran arituko dan Aitzol Atutxagaz egoteko aukera izan dogu. 2010ean eta 2015ean bertan egoteko aukera izan eban, 2020an be asmoa horixe zan, baina pandemiagaitik ez zan egin, eta aurtengo edizinoan bueltetea erabagi dau. Atutxak dino bizitzan behin bada be Jaialdira joan beharra dagoala, benetan berezia dalako. Aurten gainera, lehenengoz, emakume bi be aizkora lanetan arituko dira. Eguenean erakustaldi indartsua emongo dabe milaka pertsonen aurrean eta asteburuan zehar lan informalagoak egingo dabez aizkoran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00