Euskal Herrian, herri-medikuntza interes historiko handiko gaia da. Gaurko saioan, Maitena Urberuagak, Osakidetzako odontologea eta EHUko irakasleak gure arbasoak ahoa sendatzeko zelako metodo eta ohiturak erabiltzen ebezan aitatu deusku. Horretarako, Barandiaranen, Azkueren, Barriolaren eta Erkorekaren lanak aztertu deuskuz. Garai baten erabilitako tratamentuen lagin bikaina aurkitu aztertu dau, zalantzarik barik, Euskal Herriko leku batzuetan oraindino be erabiltzen dira.
Euskal Herrian baserriak sakabanatuta dagozanez, orografiaren ondorioz joan-etorriak egiteko zailtasunak egozanez, herri-medikuntzak indar handia izan dau.
Arratian, nahasketa bat egiten zan sahatsagaz, huntzarekin, piper baltzagaz eta gatzagaz; hori guztia ardoagaz nahastatuten zan, eta ahoa irakuzteko erabiltzen zan, bai hortzak garbitzeko, bai haginen minetarako. Bizkaian, gatza eta errautsak ur beroan jarri eta oinak sartzen ebezen eguneko lehen orduan, hortzetako gaitzak sendatzeko. Urbasa mendilerroan, artzainen artean, haginetako mina eukiten ebenean, aizkora masailaren ondoan jartzeko ohitura egoan. Ohitura hori Eskozian eta Polonian ere badago. Haginetako mina bazan, berakatza gatzagaz jartzen eben hogeita lau orduz. Maitena Urberuagak guztia azaldu deusku.