Jordi Vives eta David Henderson dira irakasleak

Gabriel Aresti euskaltegian zemendian hasi dira klaseak

Irlandera edo katalana ikasteko prest?

Katalana eta irlandera ikastaroak / Bizkaia Irratia

Zenbat Garak antolatuta katalana eta irlandera ikastaroak eskaintzen hasi dira Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian. Hileon jarri dira abian ikastaro biak. Katalanera martitzen eta eguen arratsaldetan eskeiniko da, seiretatik zortziretara. 340 euro ordaindu behar da eta epe bitan ordaindu daiteke. Jordi Vives da irakaslea eta esan deuskunez, martitzen honetan izan zan lehenengo klasea. Hamar ikasle daukaz maila desbardinetan. Asko, zerotik hasten dira. David Henderson da irlandera irakaslea. Domekatan izango dira klaseak, hilean bitan eta doan. Berak be 10 ikasle daukaz eta domekan izango da lehen klasea. Mintzamena izango da ardatz.

Herrialdeen arteko harremanak

Jordi Vivesek orain 3 urte ikasi eban euskerea eta C1 mailan dago gaur egun. Historia irakaslea da bera izatez. David Hendersonek esan deusku bera euskaldun zaharra kontsideretan dala, 80ko hamarkadan ikasi ebalako euskerea. Bai batak eta baita besteak be, hizkuntzak ezagutzeaz gain kultura eta nazino bien arteko harremana estutzeko ikastaroak izango dira. Klaseak Gabriel Aresti euskaltegiak izango dira eta bertan emon daiteke izena oraindino. Bagilera bitarteko ikastaroak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00