Bihar, abenduaren 10ean, sexilioari buruzko hitzaldia izango da Arteako kultur etxean, 18:30ean. Joseba Olagarai eta Martxel Larraza izango dira hizlariak, Xerka proiektuaren eskutik.
Sexilioa edo sexerbestea LGTB pertsonen migrazino behartua da: norberaren herrian edo ingurune hurbilean orientazino edo identidadeagatik askatasunez bizi ezin, eta beste leku batera alde egitera bultzatzen dauzan errealidadea. Hitzaldian, batez be, landa eremuko egoera, erreferenteen falta, presino soziala eta komunidadea sortzeko zailtasunak jarriko dabez mahai gainean, baita urira joateak ekarten dituan askatasunak eta hutsuneak be.
Ekitaldia edegia da eta helburua argia da: sexilioa ikusarazo, testigantzen bidez ulertu eta herrietan be ingurune seguruagoak eraikitzeko gakoak partekatzea.
