Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
Asteon kostaldean izan gara, Ean. Udalerriaren gorabeherak aztertu doguz Francis Ziloniz alkateagaz. Asteiko Etxeak ezagutu doguz Mertxe Begiristain eta Irune Bilbaoren eskutik. Kortezubiko Ardi Beltza jatetxeko sukaldari burua Uxue Landa eatarra da. HEA alkarteko Asun Landagaz, besteak beste, kulturaz eta ondareaz egin dogu berba. Eta Josu Bergarak doinuak jarri deutsoz Herriz Herri saioari.