Santurtziren 950. urteurrena ospatu dogu Herriz Herri irratsaioa, inoiz izan dan jendetsuena

Entzun saio osoa

Herriz Herri saioa Santurtzitik

Santurtzi bere 950. urteurrenean morgildua dago aurton, eta zelan ez, Herriz Herri irratsaioan ez dogu galdu gura izan. Urtean zehar, astegoienetan, hainbat ekitaldi antolatu dabez: Kontzertuak, dantzak, Santurtziren historiaren liburu bat, dragoi jaitsiera…

Karmele Tubillagaz hasi dogu irratsaioa, bera Santurtziko alkatea da eta herriaren gorabeherak azaldu deuskuz.

Urte berezi honetan kultura ekitaldi mordoa egiten dabiz, beraz, Itziar Carrocera kultura, kirol eta hezkuntza zinegotziagaz egon gara. Baita be, Eneko Bovedagaz, 950. urteurreneko ekitaldien antolatzaileagaz.

Izaskun Avellanal idazleak Santurtziren urteurreneko liburua aurkeztu deusku.

Nerea Arroyok (Zugaitza Dantza Taldea), Nerea San Romák (Zugaitza Dantza Taldea) eta Iñaki Miguelek (Mendi Dantza Taldea) dantza jarri gaitue.

Hodei Mentxakak eta Eleder Sanchezek, Santurtzi Arraun Taldeko arraunlariek, Sotera gainean joatea zein berezi dan argi laga deuskue, gainera, aurtongo helburua zein izango dan argitu laga deuskue: mailaz igotzea.

Amaitzeko, Lagun Zaharrak Abesbatzako tenoreetako bategaz, Javi Olanogaz egon gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00