
Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz Herri saioekin.
Azken Herriz Herri bikotxa izan da. Alde batetik, Bakioko San Jose azokara hurbildu gara. Artisauak, nekazariak eta txakolin uzta berria ezagutzera. Bestetik, Bedian izan gara, Kolazino Mendi egunean. Euskal Mendi Federazinoko lehen proba puntuagarria ospatu da bertan, 24 kilometroko ibilbide baten. Elurra, euria, haizea eta eguzkia be euki doguz. Gizonezkoetan, azkarrena, Oier Zubeldia amezketarra izan da, lasterketa 2 ordu 24 minutu eta 22 segunduan burutu dau. Emakumezkoetan, barriz, Oihana Kortazar izan da helmugaratzen lehena, 2 ordu 40 minutu eta 27 segundoan burututa proba.