Pentagrama Fest jaialdia hasi zan atzo Bilbon. Gaur eta bihar, errealidade desbardinak ikusarazotea da asmoa. Aniztasuna, bardintasuna, justizia soziala eta duintasunaren arte eszenikoen jaialdia da Pentagrama. Hirugarren edizinoa da urte honetakoa. Afrika Bibang da jaialdiaren sortzailea. Musikari afro-euskaldunak azaldu deuskunez, berak bizi izandakoetatik jaio zan jaialdia egiteko nahia. Orain arteko edizino biek erantzun oso ona izan dabela azaldu deusku. Sustraiak Dantza Taldeko Yisha Wang Xu eta Divine Omorogbe Uwaose dantzari gazteen aurreskuagaz hasi da hirugarren edizinoa. Aurten, besteak beste, inklusinoa moduko gaiak aztertuko dabez. Barikuz Ede fundazinoaren egoitzan izango dira ekitaldi guztiak.
Kontzertuak
Pentagrama Fest jaialdian, mahai-inguruak dira nagusi. Honeetan, publikoak be parte hartzeko aukerea izaten dau. Horrez gain, tailerrak be antolatzen dabez. Aurten, seme-alaben zaintzaren ganeko tailerra be badago. Musikeak be garrantzi handia dauka. Zapatuz izango dira kontzertuak: Asammer Band, Yogurinha Borova, Haizea eta Amaia eta DJ Slimdazeren saioak izango dira bihar Bilborocken. Doako saioak dira guztiak Pentagrama Fest jaialdian.
