Nazioarteko egoeraz, petrolioaren prezioen eraginaz eta Picassoren 'Guernica' Euskadira ekartzeko proposamenak sortu dauen polemikaz aritu dira solasaldian

Sebas Gartzia Trujillok eta Itziar Irazabalek hartu dabe parte Goizeko

Historia, politika eta memoria kolektiboa gaurko tertulian

Sebas Gartzia Trujillo eta Itziar Irazabal / Bizkaia Irratia

Gaurko tertulian, Sebas Gartzia eta Itziar Irazabal izan dira Bizkaia Irratiko estudioan, munduko eta gertuko aktualitateari buruzko gogoeta partekatzeko. Solasaldiak nazinoarteko egoeratik abiatu dau, gaur egungo ziurbakotasun politikoa eta gatazka globalek sortzen daben ezinegona aztertuz.

Tertulian zehar, hizpide izan dabez munduko gatazkak, petrolioaren prezioak eta nazinoarteko politikaren eragina eguneroko bizitzan, baita gizartearen kezkak eta paradoxak be: urruneko gatazkek eragiten daben arreta eta, aldi berean, askotan ahaztuta geratzen diran bestelako krisi humanitarioak.

Bestalde, solasaldiak Pablo Picassoren ‘Guernica’ margolana Euskal Herrira ekartzeko proposamena be jarri dau mahai gainean. Bi tertuliakideek azpimarratu dabe eztabaidan ikuspegi teknikoa eta politikoa nahasten dirala, eta galdetu dabe ea benetan posible eta egokia ete litzatekeen koadroa lekuz aldatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00