Domekan egingo da BizkaiaGara Eguna 2023 ospatzeko

Boluntarioek hiru ibilbide desbardin eukiko dabez aukeran

Hondakin batzea domekan Urkiolako Parke Naturalean

Hondakinak batzen / Bizkaia Irratia

BizkaiaGara-k hondakin batzea antolatu dau Urkiolako Parke Naturalean ‘BizkaiaGara Eguna 2023’ ospatzeko, Ingurumenaren Munduko Egunaren astean. Ingurumen arloko ekimen solidario honek lurraldea aktibatu nahi dau zaborrari ‘aurre egiteko’ eta gure ingurunearen kalidadea hobetzeko. Jende guztiarentzat zabalik egongo dan jarduera honen barruan musika, tailer, jolas eta sentsibilizazino-jarduerak bere izango dira Urkiolan goizean zehar.

Ekainak 11an domekaz hondakin batzea 10:45 eta 12:30ak bitartean egingo da. Horretarako 3 ibilbide desbardin egongo dira eta zaborraren batzea eta banaketa egin ostean, sentsibilizazino tailerrak, musika, antzezlanak eta zozketak egongo dira . ‘BizkaiaGara Gunea’ Urkiolako Santutegiaren atzealdean egongo da. Gure artean izan da BizkaiaGara-ko koordinatzailea Leire Ortiz de Zarate.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular