Mañarin dagoan Hontza museoak 10 urte bete dauz. Aurreko eguenean egin zan ospakizun ekitaldia. Askotariko udal, erakunde eta alkarteetako ordezkariak batu ziran bertan. Zientzien museoa da Hontza. Hamar urte bete dauz baina ideia lehenago hasi zan. Enrike Huerta irakasle durangarrak izan eban ideia. Bere alaba, Leire da gaur egun Hontzako zuzendaria eta berak azaldu deusku, aitak izandako ideia egi bihurtzea lortu ebela.
Pieza guztiak dira garrantzitsuak
Hamar urtetan hamar erakusketa antolatu dabez Hontza museoan. Ia 50.000 pieza daukiez. Gaur egun, eskeletoz, garezurrez eta masailezurrez osotutako erakusketea dago ikusgai. Leire Huertaren esanetan, museo bizia da eurena. Daukiezan pieza guztiak dira eurentzat garrantzitsuak baina badagoz pieza bereziak be, ornitorrinkoenak esate baterako. Ikasleak izaten dira, batez be, Hontza museora hurreratzen direnak. Pandemia baino lehen eurekaz izandako lan-dinamikea berreskuratu gurean jarraitzen dabe gaur egun. Hontza museoa astelehenetan itxita egoten da. Astegunez arratsaldez zabaltzen da eta astegoienetan, goiz eta arratsaldez.