"Benetako izena" proiektua aurkeztuko dabe hilaren 31n Bilboko Kafe Antzokian

"Nepaleko komunidadeakaz benetako hartuemona landu gura izan dogu" azaldu dau mendizale bizkaitarrak

Ibai Etxezarraga: “Everest kolonoek mendiari jarritako izena da”

Ibai Etxezarraga Nepalgo eskola baten / Bizkaia Irratia

“Everest mendiaren benetako izena Sagarmatha da, Everest kolonoek ezarritakoa da” esan deusku Ibai Etxezarragak. Arratiako mendizaleak Nepalgo eskola batzutako guraso, irakasle eta umeakaz zuzeneko hartuemona landu eta “Benetako izena” proiektua sortu dau. Kulturearen eta hizkuntzearen defentsan tinko jarduteko liburu bat argitaratu dabe  eta urtarrilaren 31n Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko da. Kulturarteko harremanak, kulturekiko errespetua, alpinismoa, bidaiatzea, kontzientziazinoa… buztartzen dauzen ekimena da “Benetako izena” proiektua.

2023an Nepalera egindako bidaian liburuaren 120 ale banandu ebezan herrialde hortako eskoletan. Liburua euskeraz eta nepaldarrez idatzita dago, eta Euskal Herriko 9 ilustratzailek parte hartu dabe argitalpenaren sorkuntzan. Marrazkien eta berben bitartez Euskal Herriko eta Nepaleko janariari, mitologiari eta kultureari buruzko errealidadea irudikatu dabe liburuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00